galego | catalá | english | castellano | français | deutsch | italiano | româna

Ongi etorri!
2008

2005eko ekainaren 23an Núcleo Terco-ko lagunak idatzita, Rock Proletarioaren agiria ezagutzera eman zen non lehen aldiz gure korronte kulturala eta gure oinarriak zehazten ziren.

Gehiago irakurri


DEMO PIOLET
10.08.08

Subversivos: Amanhãs na Paris de 68


Ia urte bat pasa delarik osatu zirenetik, Piolet Rock Proletario bere lehenengo demoa argitaratu zuen 6 abestiz osatua, diska izango denaren aurrerapen bat besterik ez da. Diskak 10 abesti izango ditu bere baitan, hau da, oraindik grabatu ez diren 4 abesti eta grabatu diren 6 abestiak hobekuntza musikal batzuekin.

Demoaren abestiak hurrengoak dira:

1-Hasta cuando (Noiz arte)
Abesti hau ustiapen kapitalistari buruz eta sitema honek eragiten duen gizartearen hondaketaz hitz egiten du. Herriari zuzendutako dei bat da, kontzientzia hartu eta askatuko gaituen langile iraultza posible egin dezaten. Antolakuntza eta ekintza zuzenari zuzendutako deia, hala ere burgesiari zuzendutako mezua, langileriak mendekua hartuko duelaz ohartaraziz.

2-Campesinos (Nekazariak)
Mundu osoko nekazaleriari zuzendutako abestia da hau. Kapitalismoak eragin duen latifundismoaren eta bazterketa sozialaren biktima diren guztiei. Nekazaleriaren borroka argitsuei omenaldi bat, eta nola ez mundu osoko langileriaren bateratzeari deia ere bai.

3-Camarada RR
Taldekideen ezustekorakoo hau da harrerarik hoberena izan duen abestia. Raul Reyes kamaradari omenaldi bat. Latinoamerika den gure lurrak eman duen seme hoberenetarikoa, mozorrotutako diktadura kolonbianoaren biktima. Abesti hontan gure anaia Raul Reyes eta Kolonbiako aberriaren aldeko borrokalariak omentzen ditugu eta munduko oligarkia zikinetariko baten produktu den Alvaro Uribe Velez-en gobernu narkoterrorista gaitzesten da.

4-Piolet
Taldearen izen polemikoarekin bat doa abesti hau. Argi eta garbi zuzentzen da zabor trotskistaren kontra, iraultzaren izenean laguntzen ez dizkiguten baizik eta burgesiaren aldeko propaganda bezala balio duten gezurrak asmatzen duen zabor kontrairaultzaile horren kontra. Abesti hau sozialismo zientifiko itxura duen guztia estalinista edo dogmatikotzat jotzen duten "iraultzaile" horiei zuzenduta dago. Fidelek Che erailtzea agindu zuela, gulag-ei buruzko gezurrak, etab. asmatu zituzten horiei. Min handia egin dizkiguten gezurrak eta herria bere ideologiatik, marxismotik, hurruntzen lagundu dutenak.

5-Nos someten (Oinperatzen gaituzte)
Herrien autodeterminazioaren aldeko abesti bat da. Herri azpigaratuak, edo Ali Primerak esango zuen bezala, kolonia bezala superuztiatutako herriak oinperatu nahi dituen inperialismoaren kontra. Irakeko gerraren eta Etxe Zurian bizi den deabruaren kontrako kanta da.

6-Canto a mis enemigos (Nire etsaiei kanta)
Langileriaren etsai historikoei zuzendutako ohar bat da, herriak inoiz ez duela amore emango adierazten duen abesti bat. Herriak azkenengo garaipena lortuko duela etsaiaren saiakerak zapuztuz. Bai gaur egungo etsai berdina edota etorkizunean gure iraultza gelditzera etorriko direnei, herri antolatu eta kontzientearekin ezingo dutela ohiukatzen diegu.

Demoaren abestiak hurrengo loturetatik eskuratu daitezke:

www.myspace.com/pioletrp
www.rockandfutbol.com/piolet.html
www.badongo.com/file/10534386


Rock Proletario Internazionala: Gure egungo egoera
10.08.08

"Artista nahitaez eragile politiko bat da. Bere neutraltasunak, bere sentibertasun ezak espiritutasun gabezia, giza eskastasuna eta gutxiagotasun estetikoa erakutsiko luke". Cesar Vallejo.

Marxismoak ideia bakoitzak, salbuespenik gabe, bere klase zigilua daramala erakusten digu. Ikaskuntza hau adierazpen kultural, moral, estetiko, etab. guztiei ezarkorra da, besterik ezean danak direlako errealitate zehatzean isladatutako ideiak. Kontzientzia soziala izaki sozialak azaltzen du.

Horrela Rock Proletarioak lehenengo momentutik bere klase jarrera argi utzi du, herriaren aldekoa.

Momentu latz hauetan, herriaren indar iraultzaileen atzera-biltze hontan, atzeratze bat, borrokan hedatze bat dela ulertzen dugu.

Gure indarren zabaltze hontan bidea eraiki dugu ibiltzerakoan eta are eta pertsona eta talde gehiago lotzen ari zaizkigu. Ibai erraldoi baten gisa, gure urak batzen ditugu sakontasunez eta edukiz indartzen garelarik. Zeharka-meharka goaz oztopoen artean langileen garaipenaren aldeko borroka den itsasorantz.

Jarduera neketsu hontan kide berriak gehitu zaizkigu gure internazionala aberastuz. Haien artean Piolet Benezuelatik, RPG-7 Madriletik, Subversivos Brasiletik eta Amauta Perutik, danak 2008. urtean. Guztiei, talde senideak, pozaren pozez harrera egiten diegu. Badugu ere kontaktua eraketa prozesuan dauden hainbat talderekin, haien gauzatzea espero dugu indarrak batzen jarraitzeko.

Ikus daitekeen moduan, lorpenak Latinoamerikan begi bistakoak dira, kontuan hartu gabe penintsula iberikoan gugun jarrera tinkoa. Borrokan jarraituko dugu gaur egungo errebisionismoari eta bere milaka aurpegiei (trostkismoa, juchovismoa, tengsiaopinismoa, etab.) aurre egiten langile klasearen emantzipazioaren alde, gure ideologia, marxismoa, zabalduz eta rock proletarioa den barrikada kultural hau garatzen jarraitzeko.

Iraultzaile antierrebisionista eta marxismoa hartzen duten banda guztiak gurekin biltzera gonbidatzen ditugu bihotzez eta eskuzabaltasun osoz gure klasea zerbitzatzen jarraitzeko edozein tokitan eta edozein unean.

Jarrai dezagun Rock Proletario Internazionala gure klasearen aldeko borrokarako arma bezala garatzen!

Rock Proletario Internazionala


MENCER VERMELLO, KPACHBIN PACCBET

2008
Azkenean eta inprentaren atzerapen baten ondoren dagoeneko cd-a kalean dugu. Edizioa Mai Morirem eta Redstar73-ren kargu izan da, lan bikaina egin dute. Digipack formatoan atera da salgai koloretako 12 orriko liburuxka batekin eta 10 euroko prezioan.

Aukeratu dugun izenburua KPACHBIN PACCBET da, MENCER VERMELLO errusieraz eta ziurrenik zuen buruari galdetuko diezue, nolatan errusieraz? Polita iruditu zitzaigun mugimendu komunista internazionalaren pentsamendua eta norabidea hamarkadetan Bideratu duen munduko herrialde bati omenalditxo bat egitea. Istoriako lehen estatu sozialistari gure omenaldi xumea da: Batasun Sobietikoa.

Gure estiloa jarraituz amorru,indarra eta sendotasunean oinarritutako hamar abesti Sartzen ditugu:ahotsetan agresibitate Indartsu eta soinu on batekin, gai azkarrak erdi denbora batekin nahastuz.soin on Bat eta zuzenean egiten dugunaren islada bat da,ez gehiago Ez eta gutxiago ere.

Indarra, Konpromezua eta Klase harrotasuna

MP3: "Contrarrevolucións de Veludo"

+info

Kartel: txiki handi

www.mencervermello.com / contacto@mencervermello.com